miércoles, 29 de octubre de 2008

Top 7a7pi


Youtube - http://es.youtube.com/
Bideoak konpartitzea ahalbidetzen duen webgunea da. Mundu aurreratuan oso ezaguna da, edozeinek erraz bilatu edo deskargatu ditzakeelako bideoak bertatik. Baina webgune hau hain erabilgarria bilakatzen duena edozeinek erraztasun osoz bere bideoak igo ditzakeela da. Horregaitik bideoteka erraldoia bihurtu da Youtube. Honi esker bilatzen duzun edozein bideo ziur bertan aurkitzen duzula.

BBC - http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/news/

Argi dago BBC gaur egun aurkitu dezakegun hedabide fidagarrienetakoa dela, askorentzat munduko komunikabide onena da. Gu komunikazioaren gizarte bizi gara, beraz munduan gertatzen denaz jakin ahal izateko aukerarik hoberenetarikoa BBC dugu. Izan ere, oso objektiboak izan ohi dira gertakizunei buruzko albisteak egiterakoan. Bere webgunea ikus-entzunezko dokumentuz beteta dago, audio pistak, bideoak, testuak, erreportaiak... beraz oso baliagarria da guretzako informazio iturri paregabea baita.


AlJazeera - english.aljazeera.net
Mundu arabiarreko emisorarik garrantzitsuena da. Ekialde hurbileko berriei buruzko informazioa jasotzeko hedabiderik aproposena da. Hala ere, nazioarteko gertaera guztiak jorratzen ditu. BBC edo CNN bezalako hedabide internazionalek bezela. Baina oso kontuta hartzekoa da informazio hau guztia, nahiz eta objektiboa izan, ekialdeko ikuspuntutik analizatuta dagoela. Beraz interes handikoa da bere web-orria, mundu osoko albisteak jorratzen dituelako baina beste begi batzuetatik.

Mogulus - http://www.mogulus.com/
Azkenengo urteetan beharrezko ikusten zen iniziatiba da Mogulus. Web orrialde honen bitartez edonork bere telebista propioa egin dezake. Honi esker telebista sare internazional bat eratu daiteke, ohiko hedabide erraldoien kontzentrazio eta monopolioaren aurrean alternatibak eraikiz. Bakoitzak bere telebista propioa egiteko premia ematen duelako.

Blogger - www.blogger.com

Oso erabilgarria suertatzen da Googleren doako zerbitzu hau, erabiltzaileari aukera ematen baitio blog sistema bat sortu eta argitaratzeko. Horrela, nahi dugun informazioa argitara dezakegu sarean. Artikulu, erreportai, kritika, iritzi, kronika edo besterik gabe argazki edota bideoak igor ditzakegu. Argitalpen horien inguruan jendeak beren komentarioak idatz ditzake gainera, interakzio bat sortuz.


Zamzar - http://www.zamzar.com/

Zamzar gure artxiboak formatuz aldatzera dedikatua dagoen webgunea dugu. Irudiak, bideoak, abestiak eta dokumentu era guztietakoak eraldatzen ditu beste horrenbeste formatuetara. Eraldaketak gure helbide elektronikoan jasotzen ditugu inolako kargu ekonomikorik gabe. Ezinbestekoa da tresna hau bai ikasgai honetarako, baita bestelako gaietarako ere.


Skype - http://www.skype.com/intl/es/
Skype ineternetet bidez telefono deiak egitea ahalbidetzen duen webgunea da. Honen bitartez edozein pertsonak beste inorekin komunikatzeko posibilitatea du modu erraz eta merkean, doainik baita zerbitzu hau. Hau egin ahal izateko Skype aplikazioa deskargatu behar da eta zuzenean hitz egiteko aukera dagi jada. Deia hauek Skype-ren bitartez doako zerbitzuan egin daiteke. Baina nahi izatekotan telefono arrunt edo mugikorretara deitzeko posibilitatea ere eskaintzen da, 0´017€/minutuko tarifa baten bitartez. Beraz modu sinple eta merkean elkar komunikatzeko sistema paregabea da Skype.

No hay comentarios: