miércoles, 29 de octubre de 2008

Herrikolore, barakaldoko webgune herrikoia

http://www.herrikolore.org/

Herrikolore 2008ko urtarrilean herri mugimendutik sortutako proiektu komunikatiboa da. Interneten bidez zabaltzen den euskarri informatibo elebiduna. Barakaldon zegoen hutsune bat betetzeko, hedabide herritar eta parte hartzaile baten beharra sumatzen baitzen. Ohiko komunikabideetan Barakaldo eta bertako herri mugimenduari buruz kontatzen ez dituzten berriak topatu ahal izateko. Herrikolore herritarrentzako bozgorailu bat bezala aurkezten da, ikuspuntu eta errealitate guztietara ate bat zabalduz, barakaldarrei informazio atsegin, ulergarri eta eskuraerraza eskainiz. Informazioa herritik herriarentzat.


Hastapenak

Herrikolore 2008ko urtarrilean sortu zen, blog informatibo bat bezala. Herritarrek Barakaldon gertatzen ziren gauzei buruzko jakin beharrak bultzatuta. Horrela proiektua forma hartzen joan zen. Urte bereko maiatzean Herrikolorek webgune ofiziala aurkeztu zuen, askoz landuagoa eta laguntzaile eta kolaboratzaile gehiagoren parte hartzearekin.

Hasieratik Herrikolore Herri Mugimendutik herritarrentzako komunikabide bezela aurkeztu zen. Horregatik sustatu egiten du herritarren parte hartzea. Herritarrek, elkarlanaren bitartez, informazioa sortu eta zabaltzea baitu helburu. Herri mugimenduaren eta herritarren arteko zubi berri bat eratuz. Ohiko komunikabide boteretsuen aurrean alternatiba herrikoi bat altxatuz. Hedabide horietan agertzen ez den Barakaldo koloretsu eta bizia erakusteko.


Webgunearen antolakuntza

Hau guztia jendeari helarazteko modu desberdinetan aurkezten da informazioa: erreportaiak, albisteak, gutunak, kexak, entrebistak, elkarrizketak, inkestak, bideoak, audioak, argazki galeriak, dokumentu bildumak, kolaborazioak, irratsaioak, hilabetekariak…

Webgunea atal desberdinetan banatuta dago. Bilatzen den informazioa errazago aurkitu ahal izateko. Gainera ez da barakaldoko gaietara mugatzen, Euskal Herriko eta Nazioarteko albisteak ere jasotzen ditu.

Hauek dira webgunean aurkitu daitezkeen atalak:

1.ATALA: BARAKALDO
Barakaldoko herri borrokekin lotutako informazioa:
-Justizia soziala
-Euskara
-Migrazioak
-Internazionalismoa
-Emakumea
-Kultura
-Gazteria
-Mugimendu Antierrepresiboa

2.ATALA: EUSKAL HERRIA
Barakaldo gainditzen duten interes orokorreko informazioak.

3.ATALA: NAZIOARTEA
Euskal Herria gainditzen
duten interes orokorreko informazioak.

BESTE ATALAK

AGENDA
Barakaldkoko deialdi anitzak bilduta egutegi forman, izaera ezberdinen arabera sailkatuak.
(formakuntza, mobilizazioak, erakusketak, dirulaguntzak, lehiaketak...).

MULTIMEDIA
Bideoak, dokumentuak eta argazki galeria.

LOTURAK
Interesgarri suerta daitezkeen webguneen erreferentziak.

PARTE HARTU
Guztion parte hartzea, (ausnarketak, prposamenak, kexak, deialdiak...).
info@herrikolore.org
kexapotea@herrikolore.org
Webguneko inkesta eta bozketan parte hartzen.
Herrikolore lan taldean zuzenean parte hartzen.


Euskera

Herrikoloreren helburua herri mugimendua indartu eta bultzatzea izanik ezin ziren euskaraz ahaztu. Ezkerraldean euskararen erabilera oso murriztuta dago eta ez dago osasun oso onean, naiz eta ikastetxe gehienetan ikasleek ikasi egiten duten duten. Horregatik Herrikolorek Barakaldo eta Ezkerraldeako egoera soziolinguistikoa azterturik euskara bultzatzeko apustua egiten du.

Bizi garen ingurua ahaztu barik, horregatik apaltasunez hedabide elebidunaren alde egiten du, naiz pentsamendu euskaltzalea izan ezin direlako ahaztu norentzat egiten duten lan. Ezinezkoa izango litzatekeelako hainbeste jenderengana heltzea webgunea euskara hutsean balego.



Etorkizuna

Herrikolorek aurrera begira bi helburu nagusi ditu. Alde batetik irratsaio bat egitea, bai beraiek egindako irrati baten bitartez edota auzoko irrati baten laguntzaz . Beste alde batetik, boletin bat ateratzea pentsatuta dute, astekari edo hilabetekari bat, lan egiteko prest dagoen jendearen arabera.

No hay comentarios: